Amaiurko herriaren aldarrikapena

1512ko konkistaren 500. urtemugaren harira

-Euskaldunon soberaniaren azken sugarra gogoan-

Guk, amaiurtarrok, duela 500 urte gure independentzia defendatu zutenei agur eta ohore egin nahi diegu.

Guk, gaurko euskaldunok, Tuteran, Lizarran, Burgin, Donibane Garazin, Garruzen, Noainen eta bertze anitz lekutan gure libertatea babesteko borrokatu zirenak omendu nahi ditugu.

Amaiurko gazteluan Nafarroaren independentziaren alde bere bizitza eman zutenen kemena gogoan, Nafarroa Garaia eta Beherea, Araba, Lapurdi, Gipuzkoa, Zuberoa eta Bizkaiko udal eta herri guztiei honako dei hau egiten diegu: Espainiak euskaldunon Estatua konkistatu zueneko 500. urteurrena gogora ekar dezatela eta horren harira antolatuko diren ekimenekin bat egin dezatela.

Amaiurrek hitzordu zehatza eskaintzen die aldarrikapen honekin bat eginen duen instituzio, hautetsi, erakunde, herri elkarte eta pertsona orori.

Lekua: AMAIUR.

Data: 2009ko Otsailaren 1.a. Igandea.

Ordua: 11.00etan.

Euskaldun guztion Nafarroa bizirik da!