Nafarroa 1512-2012 aztergai, zaldiko maldiko elkartean | 1512 - 2012 Nafarroa bizirik

1512- 2012 Nafarroa bizirik

Nafarroa 1512-2012 aztergai, zaldiko maldiko elkartean

Mahaingurua martxoaren 17an izanen da, asteazkena, arratsaldeko 20.00etan

Iruñea. Bi urte barru, 2012an, Nafarroako konkistaren 500. urteurrena ospatuko da. Nafar Gobernuak urtebetetzea herrialdean gertatu den pasarterik positiboena izango balitz bezala ospatuko duen bitartean, herritar askok orain dela bost mende “benetan” gertatutakoaren inguruan ikerketak egiten ari dira. Era honetan, datorren hilaren 17an, asteazkenarekin, Nafarroa 1512-2012 mahaingurua eginen da Zaldiko Maldiko Kultura Elkartean, konkistaren 500. urtearen nondik norakoak aztertzeko eta herritarrei gertatutakoaren berri emateko.

Hitzaldi honetan parte hartuko dutenak Roldan Jimeno, Bixente Serrano eta Floren Aoiz izanen dira. Aurkezlea berriz, Xabier Letona izanen da, Argia astekariko zuzendaria. Hitzordua arratsaldeko 20.00etan izanen da.

http://www.noticiasdenavarra.com/



Eman zure iritzia / deja tu opinión:

Esaiguzu zein iritzi duzun
Dinos que opinas